Euskal Herriko ‘PIE NOIR’, xerria edo euskal xerria Frantziako bertako azken 5 arrazetarik bat da; bertzeak gaskoia, limousin, mendabaldeko xuria eta Bayeux arrazak dira. Aspaldi, "Euskal Xerria" arraza Euskal Herri osoan (bai iparraldean, bai hegoaldean) eta Biarnoko eta Pirinio Garaietako zati batean bizi zen. 1981ean hasi zen desagertzen; bainan, mendiko etxaldeari lotuak ziren laborari batzueri esker, gaur arte biziari ahal izan da. Kolorea: kolore xuri-beltz berezia du.
Bizitokia: mendia Janaria: Belarra, gaztainak, ezkurrak eta sasoineko ilarrak eta fruituak jaten ditu, bereziki. Gainera, goiz guziez zerealak emaiten zaizkio: OGM-rik gabeko soja, artoa, garagarra eta ilarrak
Bizitza: | Sortzetik 2 hilabetera : | Euskal xerria kanpoan sortzen da, iratzezko etxoletan. Amarekin egoiten da; amak 6-10 kumeri emaitean du esnea, 2 hilabete arte. Adin horretan, 20 kg pisatzen dute. |  |  |  | | 2 hilabetetik 14ra : | Identifikatu, txertatu eta tatuatu ondotik, euskal xerria mendian handitzen da; hektareaka 40 xerri izaten dira. Belarra, gaztainak eta ezkurrak jaten dituzte, gehienbat. |  |  |  | | 12 hilabetetik 15era : | Euskal xerria hiltzen da. 180 kg pisatzen du, batez beste. |  | | 15 hilabetetik 30era : | Euskal xerriaren xingarra 14 hilabetetik 18ra uzten da egiten, eta Aldudeko Haraneko hego-haizearen pean idortzen da, xingar idortegian. |  |  | |