Pierre Oteiza - Producteur Artisan du pays basque - Salaisons - Plats cuisinés - Foies gras
    
SUIVRE MON COLIS
www.coliposte.net
www.chronopost.fr
DEJA CLIENTPremière commande ?
mot de passe oublié ?
 Contactez-nous |  Accès catalogue VPC |  Newsletter
Votre panier
contient 0 produit(s)
Home > Pierre Oteiza
HISTORIA | EUSKAL XERRIA | KALITATEA | PRODUKTUAK
PRODUKTUAK
Xingarrak

Gure xingarrak kanpoko airearekin idortzen dira, haize hegoa nagusi den Aldudeko xin idortegian.

Euskal xerrien xingarrak
Idortzea eta heltzea, 16 hilabetetik 18 hilabetera.
Kolore gorri iluna eta pikardatua, usain on berezia, egitura fermua, gustu bizi, fruitutu eta heldua.
Aldudeko haraneko xingarra
Xerri xuri tradizionalaren xingarra da eta 10 eta 14 hilabete artean heltzen da.
Kolore homogeneoa, usain fin eta arina, uxterra eta guria, gustu fin eta delikatua.
Gazituak
Gazituak puska nobleetatik abiatuta egiten dira, lehengaiak beti errespetatuz.
Gazituetan, espezieak eta biperrak haragien gustu berezi eta finekin nahasten dira: Aldudeko Zozizona, Euskal Herriko Jesusa, "Joan-Etorri" Lukainka idorra, Txorizoa eta gure azkena: Ahate-Zozizona.

Jesusa
Jesusa zozizon lodi bat da. 8 eta 10 aste artean uzten da egiten. Uxterra gelditzen da, eta barneko kolore gorri iluna du berezitasuna.

Aldudeko zozizona
Aldudeko zozizona zozizon tradizionala da.
5 eta 7 aste artean xukatzen edo idortzen uzten den zozizon horrek Gault et Millau lehen saria ukan zuen 1995ean, eta 2009-ko Pariseko Lehiaketa Orokorrean brontzezko medaila ukan du.
Lukainka idorra
"Joan-Etorri" lukainka edo lukainka idorra 4 astez uzten da xukatzen edo idortzen. Gustu bizia du. 2008ko laborantzako lehiaketa orokorrean Zilarrezko Medaila ukan zuen.
Aldudeko Txorizoa
Aldudeko Txorizoa zati nobleekin bakarrik egiten da eta 7 eta 8 aste artean uzten da xukatzen edo idortzen. Arras gustu berezi ona du, bukaeran doi bat bizia.
HISTORIA | EUSKAL XERRIA | KALITATEA | PRODUKTUAK
Conditions générales de vente | Mentions légales | Foire aux questions | Clients VPC | Plan du site

Pierre Oteiza 64430 Les Aldudes France - Tel. 05 59 37 56 11 - Fax. 05 59 37 55 01 - contact@pierreoteiza.com
powered by SolidPepper