La presse en parle
< Retour aux actualitésCLPB REN GASNATEGIA ALDUDEN
Joanden astean agertu du pretsari CLPB kooperatibak sortzeko xedea duen gasnategiarenproiektua. Eta gasnategi hori Alduden kokatuko da, Garazi-Baigorriko herri elkargoak daukan Erreka Gorri lanzelaian.
Gauregun, Donibane Garazin du bere egoitza CLPB kooperatibak, han berean gasna afinatze gelak ere baauzkala, 60 tona ekoizteko maneredin. Belardi gasna ekoizten du, urte osoko 7 langilerekin eta 4 sasoilarirekin. Hortaz bertzalde, 68 ardi esne ekoizleren esnea bilarazten du (3 milioipinta urtean) eta 33 behi esne ekoizlerena (8 milioi pint urtean). Zenbait hilabete hautan, gasnategi propio baten eraikizeko xedearedin dabil CLPB. Horri buruz, ukan ditu eremu proposamenak Senpere, Arberatze, Irisarri eta Aldudetik. Azken hau hautatu du, abantail asko eskaintzen ziolako. 2014eko urtarrilean ideki litaidenn gasnategi hortan 500-600 tona gasna ekoitzi lezake, 7 langile gehiago enplegatuz.