La presse en parle
< Retour aux actualités"KINTOA" izenaren jatorri eta historiaz
Zerga izenetik gune izenerat
Egun "Kintoa" deitzen dugun gunea Erdi-Aroan " Aldudeko Mendia", "Aldude", "Herri ezinzatitua", "Kintoa" edo "Aldudeko Kinto" deitua zen. Frantzia eta Espainiaren arteko nogoziketak abiatu zirelarik XV. mendean mugaren finkatzeko, toki horren hazkuntzari lotu berezitasunaren gatik, eta beharbada Nafarroako erresumaren batasuna eta aberastasunaren oroitzapen gisa, gune hori mainzenik "Kintoa" deitua zen. Dena den, ezagutazn dugun Aldude XVIII. mendean parropia bilakatu zelarik, "Kintoa" hitza erabilia izan zen hazkuntza gunearen deitzeko soilik. Garai hortan, jendetza emendatu zen Balean : Baigorriko Korte Orokorrak nahi ala ez, Baigorri eta inguruetako etxetako gazteek behin betiko etxeak eraiki zituzten, herriak osatu (La Fonderie- oraiko Banka- eta Urepele), eta ardi hazkuntza sartu ; bertzalde, kanpotik etorri enpresariek meatoki bat xutik eman zuten oraiko Bankan, aktibitate horrek oihanen suntsitzea ondorioztatu zuelarik. Horeik guzien gatik, zerrien ezkurretarako eremu ezinzatituak murriztu ziren.Korte Orokorra saiatu zen zerri hazkuntzarako ahal bezainbat oihanen babesten, adibidez 1717an haritz-ondoen andeatzearen debekua plazaraziz, eta 1772an gaztain-ondoak ber-Iandaraziz, bainan indar horiek debalde izan ziren.
Gaur "Kintoa" deitzen duguna 1856an finkatu zen Frantzia eta Espainiaren arteko mugaren ondoria da. Muga hori 1785eko hitzarmen batek jadanik finkatua zuen Pirinioetako mehatzen linea segituz, bainan zehatz aplikatua izan balitz, Baigorriko ibarreko biztanleen kalterako litzatekeen, hauek aspaldidanik usaia baitzuten beren kabalen alharazteko muga eta mehatzen linearen arteko ezinzatituzko eremuan.Horregatik 1856eko itunaren gehigarriak ez du muga tokiz aldatzen bainan "Kintoa" gune horren gozamena Baigorriko Baleako biztanleeri emaiten diote, Frantziak Baztan eta Errori urtero ordaindu zerga baten truke.
Labur bilbu dugun Amaia Legazen ikerketa biziki balios hunek argiki erakusten dauku "Kintoa" ez dela zerri hazkuntzatik berexten ahal. Horrek agian euskal xerri hazleen indarrak bermatuko ditu beren lanari merexi duen ezagutza ekartzen lagunduz.